2015(e)ko aza. 20(a)

SAIO TEORIKOA: URRIAK 6

Saio teorikoa zelatatu eta zelatatzaile kontzeptuez hitz egiten hasi genuen. M. Foucaultek panoptiko eta internetarekin egindako analogia bat azaldu ziguten haurretik esandako bi kontzeptuak ulertarazteko. Panoptikoa kartzela modelo bat da, non presoak zelatatuak dire, eta beraiek badakiten, baina ez dakite zein momentutan har diren zelatatuak izaten. 


Lehenengo bideoan, kontzientziatu nahi gaituzte egunero sortarazten eta konpartitzen dugun informazio kantitatearekin eta horrek dakartzan arazoak. Informazioa konpartitze hau inkonzienteki egiten dugu gure datuak ordenagailuan, mobilean,... sartzen ditugun bakoitzean. 
Gero, taldeka galdera batzuk erantzun genituen: 
-Zeintzuk dira zelatatzaileak? -Zergatik sentitzen gara zelatatuak? -Nola egin dezakegu erresistentzia?
Besteak beste Whatsapp, Facebook, Google, Gps mugikorra,... atera ziren zelatatzaile bezala; noiz konektatzen garen, gure datu,mugimendu,...-en berri eskatzen digutelako momentu oro sentitzen gara zelatatuak. Honi erresistentzia egiteko modua ez horrelako sare sozial, edo aplikazioak erabiltzea izan zen erantzun errepikatuena. 

Bigarren bideoan, sare-sozialen analisi bat egiten da. Sare sozialak mota ezberdinetako gendearengana hurbiltzen da, eta denen eskura daude. Baina, sare sozialak ez dira komunikatzeko tresna egokiak. 

Bukatzeko, hausnarketa bat egin dugu saio honen ondoren, momentu guztietan zelatatua nagoela konturatu naiz. Batez ere mugikorraren bidez, badakite non nagoen, non bizi naizen, nire kontu korrontea, emaila, ... GUZTIA dakite nitaz.
Honi irtenbidea emateko ez nuke jakingo ondo zer egin. Oso zaila iruditzen zait, oso murgildua bainago sare sozialetan batez ere, eta guztietatik kanpo geratzea zaila iruditzen zait. Poliki-poliki, konziente izaten, ahalik eta datu gutxien konpartitzen hasi beharko genukeela uste dut, eta horrela kontrolatzen eta zelatatzen gaituzten horiei datu gutxi ematealortuko dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina