2015(e)ko ira. 29(a)

Talde PLE-a

Taldekoak bildu gara eta denon PLE bat sortu dugu bakoitzak erabiltzen dituen aplikazio eta programak kontuan hartuz. Ikusi dezakezuen bezala, arloak kolore desberdinetan banatu ditugu:

- Gorria: kirolak.

- Laranja: komunikabideak.

- Berdea: erosketak.

- Horia: lanak egiteko iturriak.

- Grixa: Informazio bilatzeko iturriak.

- Marroia: janaria.
- Beltza: Telebista, irratu, bideo eta musikak.
- Urdina: Prentsa.
- Morea: bidaiak.
- Txuria: Bestelakoak... (Jokoak adibidez)





Hitzaldia: Aduna Eskola

               Aduna Eskolako Iñaki Pagolaren hitzaldia izan dugu. Aduna herri txiki bat da, 400 biztanle inguru dauzka. Adunako eskolak guztira 68 ikasle dauzka eta 9-10 irakasle inguru. Eskola txiki eta unitario hontan proiektuka egiten da lan, eta horrek zikloen nahasketa dakar. Ziklo batzuen kasuan, Iñakiren esaetan 11 ikasle dira.

               Amara Berri sistemaren kasuan bezala, eskola hontan ez dago testu libururik eta horrek teknologietan aurreratuak egotea dakar. Adunaren kasuan maila aurreratuan daude IKT-en kasuan. Dohainik diren aplikazioak erabili ohi dituzte; eskolak ikasle bakoitzari usuario bat ematen dio (ezin dute korreorako erabili) eta hori arabiliz Google Apps erabiltzen dituzte ikasleek (Drive, Google+, Blogger,...). 

               Bestalde, irakasleei deritzonez, koaderno digitala erabiltzen dute jardueran, hutsegiteak, zer egingo den, lanak, konpetentzia, bilerak,... zehazteko. Astero Driven irakaslek balorazio bat egiten dute ikasleekiko, baina ez gauza txarrak bakarrik jartzeko, baizik eta ikasleen aurrerapenak eta balorazio onak idazteko. Gainera Classroom aplikazioa erabiltzen da 5-6.mailakoekin, eta hau oso erramita erabilgarria da irakaslearentzat. 

               Irakasleek Calendar erabiltzen dute zeregin guztiak jartzeko, horrela irakasle guztiek momentu horo dakite beste irakasleak non egongo diren eta zer egingo duten. Eskolak Blog bat dauka eta estatikoagoa den webgune bat ere, eta hau irakasleek kudeatzen dute. 

               Proiektuka lan egiten duten Alkiza eta Berroni eskolekin egiten dute elkarlana, etaproiektua beraiek adosten dituzte eta horrela hezkuntza aberasgarriagoa egitea lortzen da. 

               Lanak kasu erreal, praktiko eta eginkizun batekin egiten dira. Adibidez, matematiken kasuan, testulibururik ez daudenez, kasu erreal bat ematen zaie eta hori burutzeko matematiken erabilera gauzatzen da, eta horrela ikasten doaz (frontoiaren maketa, lego eta scratch,...).

               Laburbilduz, praktikotasunean oinarritutako teknologien erabilpenarekin hezkuntza eraginkor, dinamiko eta ez magistral bat lortzen du Aduna Eskolak. Ikasleen parteartzea sustatzen da eta teknologiengan duten ezagutza aberatsa izatea lortzen da.





(Irudian Iñaki Pagolaren hitzaldia ikus daiteke)

HITZALDIA: Amara Berri


               Amando-k, joan den asteartean hitzaldi bat heman zigun Amara Berri sistemari buruz eta batez ere IKT-en inguruan.



               Ezagutzen ez dutenentzat esan beharra dago Amara Berri sistema jende gehienak ezagutzen dugun eskola eredu tradizionaletik oso urruti dagoela. Bertan, proiektuka egiten da lan. Amandok, hasteko, eskolaren antolaketari buruz hitz egin zigun: ikasleek zikloka nahastutk egiten dute lan. Lan egiteko modu hau oso abersagarria da, izan ere zaharrenek txikiei irakasten bait diete beraiei beste ikasle zaharragoek irakatsi dietena.

               Proiektuka lan egiteak lanak egitea esan nahi du zentzu handi batean, baina "zertarako" bat dute lanak. Haurrek egiten dituzten lan guztiak zerbaitetarako dira, eta hori horrela delako ikaslee gogo eta interes handiarekin egiten dituzte. Testu libururik ez dituzte lanak buurutzeko, baina interneten kontsultatu ditzakete behar duten informazio guztia, eta gainera liburutegira ere joan daitezke behar duten aldiro; eskola hontan liburutegia ez da giltzaz itxitako gela bat, pasilo guztiak dira liburutegi, eta nahi duten aldiro eskura dituzteliburu guztiak.

               Baina, IKT-etan zentratuz, Amara Berrin irratia, telebista, pretsa eta webtxiki dituzte. Aiatutako hedabide guztiak ikasleek kudeatzen dituzte beti, eta haiek dira aurrera ateratzeko arduradunak. 

Prentsan egunero ABE-a (Amara Berri Egunkaria) argitaratzen da. Ikasle batzuk dira egunkari hau antolatzen, erabakiak hartzen eta argitaratzeko arduradunak. Hau burutu ahal izateko, bilera egiten dituzte, eta irakasleen laguntzaz gauzatzen dute. 3.zikloko 4 ikasle arduratzen dira hontaz.

Irratia auzoan entzun daiteke, eta Webgunean ere publikatua izaten da. Teknikoak 2.zikloko 2 ikasle izaten dira, eta kurtso osoko ikasle guztiek urtean 2 aldiz tekniko izateko aukera dute. 

Telebista ikasgela guztietan ikus daite, horrela besteen lanak ikusteko aukera dute, baita beraien lanak ikusiak izatekoa ere. Gainera Webgunean ere argitaratuak izaten dira, etxean ere gurasoekin ikusi ahal izateko. Telebistako teknikoak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira.

TxikiWeb-eko webmasterrak 3.zikloko ikasleak dira, eta bertan argazkiak publikatzen dira (plastikako lanak, mozorroak, marrazkiak,...) , bideo, albiste, lanak,... eta honek aukera ematen die etxetik beraien lanak ikusi ahal izateko.

               IKT-ak txikitatik erabiltzearen metodologia honek haurrei teknologiei beldurrik ez izatea eta etorkizunean ordenagailuak erabiltzen, bideoak editatzen, prentsaren antolaketa, eta irrati zein teelbistaren antolakuntzan adituagoak izaten laguntzen die.

2015(e)ko ira. 25(a)

SYMBALOO

Kaixo denoi! Hemen duzue nik erabiltzen ditudan aplikazio eta programak.


SYMBALOO. Nik erabiltzen ditudan programa eta aplikazioak


IKTei buruzko taldeko hausnarketa

Taldeka gure gaztetako oroitzapenen inguruan hausnarketa bat egin dugu, horretarako Movenote aplikazioa erabili dugu mobilaren bidez:


Ikus daitekeen bezala irudiaren eta soinuaren kalitatea ez da oso ona, eta horregatik ordenagailuan Movenote berriro ere erabiliz beste saiakera bat egin dugu:


2.saiakera kalitate hobekoa dela ikusten da eta gure hausnarketa askoz hobe entzutea eta ulertzea lortu dugu. Baina bideoarekin ez da gure lana amaitu, bideoa grabatu ondoren taldekide bakoitzak bere bloga eguneratu du


 Amaitzeko kontzeptu mapa egin dugu gure hausnarketaren inguruan, hau egiteko CmapTools erabili dugu.

2015(e)ko ira. 18(a)

Teknologiak eta generoa

Teknologiak erabiltzen txikitan hasi ginen. Hasieran neska zein mutilek teknologia berdinak erabiltzen hasi ginen, baina inkonzienteki teknologiek genero desberdintasunarekin zerikusia duten mezuak bidaltzen zizkiguten, eta eragin horiek gaur egun sumatzen dira.

Nik txikitan GameBOY-a nuen; hitzak mutilen jokua izena du, hortaz helduagoa nintzenean konturatu naiz. Beranduako WalkMAN bat izan nuen eta ondoren DiskMAN-a. Azken bi hauetan ere mutilek bakarrik erabiltzeko izena edukiz. Horien ondoren Nintendo DS eta gero ordenagailua izan nuen (gaur egun ere, etxean 3 ordenagailu dauzkat).

Txikiak izanik, seguruenik gehiengoak ez genuen mutilentzako zuznedutako mezua jasotzen, handituz goazenean konturatzen gara; eta gaur egun horren eragina sumatzen dugu.

Gizarteak mutilek bideo jokoetan jolastea normalagotzat jotzen du neskek jolastea baino. Publizitateak bideojokoak mutilentzako zuzentzen ditu, eta ez neskentzat. Nire ustez, bideo jokoen eredua da adierazgarriena, izan ere askoz mutil gehiagok jolasten dute neskek baino, eta hori da normaltzat ikusten duguna.

Hezkuntzari dagokionez, eskoletan irakaskuntza berdina hematen zaie neska eta mutilei teknologietan. Baina, batzuetan, mutilak hobeak  direla ordenagailuak erabiltzen baieztzen da; eta ez da horrela. 

Zenbait unibertsitate gradu mutilentzat direla pentsatzen dugu, eta hain zuzen horiek dira tekonologiak erabiltzen dituzten ikasketa. Mutilak zientzia eta teknologiekin, neskak aldiz letretara bideratutako ikasketekin. Emakume zin gizon teknologiak erabiltzeko gai gara, hezkuntzak eta gizarteak ahala nahi badu, hezkuntza beridna jasotzen eta topikoak hautsiz denok gara gai teknologiak erabiltzeko. 

Hau esanda, emakumeak ez gara gizonak baina zarpailagoak teknologiak erabiltzerakoan. Bedintasuna bultzatu behar dugu eskoletan alor hontan, eta neskei mutilei bezala teknologiak erabiltzera bultzatu behar ditugu. Haiek gai badira, gu ere gai garelako. 

2015(e)ko ira. 15(a)

Haurtzaroko oroitzapenak

Haurtzaroko oroitzapenetan pentsatzen hasten naizenean oroitzapen politak direla konturatu naiz. 

Egunak azkar pasatzen ziren, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Eskolan egunak jolasean pasatzen genituen, eta egunero zerbait berria ikasten genuen. 

Nik irungo Txingudi Ikastolan ikasi dut, 3 urtetatik 16 urte arte.  Eskola handia da, ikasturte bakoitzeko 5 ikasgela geneuzkan. Ikasgelak euskara mailagatik bereiztuak zeuden (A,B euskara maila altua; D,E euskara maila ertaina; eta F euskaraz ez zekitenak ziren). Txikitan bereizketa honek irakasleek bakoitzak genuen hizkuntza mailarekin hitz egitea suposatzen zuen, eta ideia ona iruditu izan zait beti. Nik HH oso A gelan pasa nuen, eta behin LH-ra pasatzean gela guztiak nahastu eta B gelan egon nintzen batxilergora pasa arte. 

LHra pasa nintzen urteak asko gogoratzen ditut, beste klasekoekin  elkartu ginen, eta ikasgai berriak geneuzkan. Nire LHko lehen tutorea gogoratzen dut. Izan dudan irakaslerik hoberena dela esango nuke, etorkizunean nolako irakaslea izango naizen pentsatzen dudanean dudarik gabe beragan pentsatzen dut. 

Berarekin genuen irakasle-ikasle harremana ezin hobea izan zen; gure arazoetaz kezkatzen zen, norbera nolakoak ginen ezagutzeaz kezkatu zen, eta bakoitzari behar genuen espazio/askatasuna ematen zigun. 

LHko hurrengo urteetaz ez dut oroimen askorik, suposatzen dut urte horietan egunak bata bestearen oso antzekoak zirela, eta horregatik ez dudala asko gogoan. 

Ikasgaiak liburuen bidez ematen genituen, ez genuen ordenagailurik erabiltzen DBH arte. Informatikako klaseaz gain, guztia irakaslearen esplikazio eta liburuko ariketa bidez ikasten genituen. Ikasgai bakoitzeko liburu bat genuen. 

DBHn aldiz, gelan proiektorea eta ordenagailua geneuzkan. Material hori irakaslearen esplikazioetan lagunetzeko erabiltzen zen. Liburuetan ez zeuden irudi, informazio, bideo,... erakusten ziguten. Ikasleek aldiz, ez genuen ordenagailuak erabiltzeko aukerarik, soilik informatikako ikasgaian. Presentazioren bat egin behar bagenu, irakaslearen ordenagailua erabiltzen genuen, eta horrela aurkezpen hobeak eta aberatsagoak egiten genituen (HH eta LH-rekin konparatuz). 


Eskolatik kanpo teknoloegien erabilpena HH-n ez nuen. Aldiz, LH-n etxean ordenagailu bat nuen, baina soilik jolasteko erabiltzen nuen. DBH-ra iristean lanak egiteko erabiltzen hasi nintzen, baita sare sozialak erabiltzeko ere. Gaur egun, eguneroko erabilpena dute teknologiek nire bizitzan. Ordenagailua, mugikorra,... erabiltzen ditut egunero, sare sozialak dira gehien erabiltzen ditudanak (facebook, instagram, whatsapp,...) eta unibertsitean lanak egiteko etxetik kanpo ere erabiltzen dut teknologia.