2015(e)ko ira. 18(a)

Teknologiak eta generoa

Teknologiak erabiltzen txikitan hasi ginen. Hasieran neska zein mutilek teknologia berdinak erabiltzen hasi ginen, baina inkonzienteki teknologiek genero desberdintasunarekin zerikusia duten mezuak bidaltzen zizkiguten, eta eragin horiek gaur egun sumatzen dira.

Nik txikitan GameBOY-a nuen; hitzak mutilen jokua izena du, hortaz helduagoa nintzenean konturatu naiz. Beranduako WalkMAN bat izan nuen eta ondoren DiskMAN-a. Azken bi hauetan ere mutilek bakarrik erabiltzeko izena edukiz. Horien ondoren Nintendo DS eta gero ordenagailua izan nuen (gaur egun ere, etxean 3 ordenagailu dauzkat).

Txikiak izanik, seguruenik gehiengoak ez genuen mutilentzako zuznedutako mezua jasotzen, handituz goazenean konturatzen gara; eta gaur egun horren eragina sumatzen dugu.

Gizarteak mutilek bideo jokoetan jolastea normalagotzat jotzen du neskek jolastea baino. Publizitateak bideojokoak mutilentzako zuzentzen ditu, eta ez neskentzat. Nire ustez, bideo jokoen eredua da adierazgarriena, izan ere askoz mutil gehiagok jolasten dute neskek baino, eta hori da normaltzat ikusten duguna.

Hezkuntzari dagokionez, eskoletan irakaskuntza berdina hematen zaie neska eta mutilei teknologietan. Baina, batzuetan, mutilak hobeak  direla ordenagailuak erabiltzen baieztzen da; eta ez da horrela. 

Zenbait unibertsitate gradu mutilentzat direla pentsatzen dugu, eta hain zuzen horiek dira tekonologiak erabiltzen dituzten ikasketa. Mutilak zientzia eta teknologiekin, neskak aldiz letretara bideratutako ikasketekin. Emakume zin gizon teknologiak erabiltzeko gai gara, hezkuntzak eta gizarteak ahala nahi badu, hezkuntza beridna jasotzen eta topikoak hautsiz denok gara gai teknologiak erabiltzeko. 

Hau esanda, emakumeak ez gara gizonak baina zarpailagoak teknologiak erabiltzerakoan. Bedintasuna bultzatu behar dugu eskoletan alor hontan, eta neskei mutilei bezala teknologiak erabiltzera bultzatu behar ditugu. Haiek gai badira, gu ere gai garelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina