2015(e)ko ira. 15(a)

Haurtzaroko oroitzapenak

Haurtzaroko oroitzapenetan pentsatzen hasten naizenean oroitzapen politak direla konturatu naiz. 

Egunak azkar pasatzen ziren, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Eskolan egunak jolasean pasatzen genituen, eta egunero zerbait berria ikasten genuen. 

Nik irungo Txingudi Ikastolan ikasi dut, 3 urtetatik 16 urte arte.  Eskola handia da, ikasturte bakoitzeko 5 ikasgela geneuzkan. Ikasgelak euskara mailagatik bereiztuak zeuden (A,B euskara maila altua; D,E euskara maila ertaina; eta F euskaraz ez zekitenak ziren). Txikitan bereizketa honek irakasleek bakoitzak genuen hizkuntza mailarekin hitz egitea suposatzen zuen, eta ideia ona iruditu izan zait beti. Nik HH oso A gelan pasa nuen, eta behin LH-ra pasatzean gela guztiak nahastu eta B gelan egon nintzen batxilergora pasa arte. 

LHra pasa nintzen urteak asko gogoratzen ditut, beste klasekoekin  elkartu ginen, eta ikasgai berriak geneuzkan. Nire LHko lehen tutorea gogoratzen dut. Izan dudan irakaslerik hoberena dela esango nuke, etorkizunean nolako irakaslea izango naizen pentsatzen dudanean dudarik gabe beragan pentsatzen dut. 

Berarekin genuen irakasle-ikasle harremana ezin hobea izan zen; gure arazoetaz kezkatzen zen, norbera nolakoak ginen ezagutzeaz kezkatu zen, eta bakoitzari behar genuen espazio/askatasuna ematen zigun. 

LHko hurrengo urteetaz ez dut oroimen askorik, suposatzen dut urte horietan egunak bata bestearen oso antzekoak zirela, eta horregatik ez dudala asko gogoan. 

Ikasgaiak liburuen bidez ematen genituen, ez genuen ordenagailurik erabiltzen DBH arte. Informatikako klaseaz gain, guztia irakaslearen esplikazio eta liburuko ariketa bidez ikasten genituen. Ikasgai bakoitzeko liburu bat genuen. 

DBHn aldiz, gelan proiektorea eta ordenagailua geneuzkan. Material hori irakaslearen esplikazioetan lagunetzeko erabiltzen zen. Liburuetan ez zeuden irudi, informazio, bideo,... erakusten ziguten. Ikasleek aldiz, ez genuen ordenagailuak erabiltzeko aukerarik, soilik informatikako ikasgaian. Presentazioren bat egin behar bagenu, irakaslearen ordenagailua erabiltzen genuen, eta horrela aurkezpen hobeak eta aberatsagoak egiten genituen (HH eta LH-rekin konparatuz). 


Eskolatik kanpo teknoloegien erabilpena HH-n ez nuen. Aldiz, LH-n etxean ordenagailu bat nuen, baina soilik jolasteko erabiltzen nuen. DBH-ra iristean lanak egiteko erabiltzen hasi nintzen, baita sare sozialak erabiltzeko ere. Gaur egun, eguneroko erabilpena dute teknologiek nire bizitzan. Ordenagailua, mugikorra,... erabiltzen ditut egunero, sare sozialak dira gehien erabiltzen ditudanak (facebook, instagram, whatsapp,...) eta unibertsitean lanak egiteko etxetik kanpo ere erabiltzen dut teknologia. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina