Aduna Eskolako Iñaki Pagolaren hitzaldia izan dugu. Aduna herri txiki bat da, 400 biztanle inguru dauzka. Adunako eskolak guztira 68 ikasle dauzka eta 9-10 irakasle inguru. Eskola txiki eta unitario hontan proiektuka egiten da lan, eta horrek zikloen nahasketa dakar. Ziklo batzuen kasuan, Iñakiren esaetan 11 ikasle dira.
Amara Berri sistemaren kasuan bezala, eskola hontan ez dago testu libururik eta horrek teknologietan aurreratuak egotea dakar. Adunaren kasuan maila aurreratuan daude IKT-en kasuan. Dohainik diren aplikazioak erabili ohi dituzte; eskolak ikasle bakoitzari usuario bat ematen dio (ezin dute korreorako erabili) eta hori arabiliz Google Apps erabiltzen dituzte ikasleek (Drive, Google+, Blogger,...).
Bestalde, irakasleei deritzonez, koaderno digitala erabiltzen dute jardueran, hutsegiteak, zer egingo den, lanak, konpetentzia, bilerak,... zehazteko. Astero Driven irakaslek balorazio bat egiten dute ikasleekiko, baina ez gauza txarrak bakarrik jartzeko, baizik eta ikasleen aurrerapenak eta balorazio onak idazteko. Gainera Classroom aplikazioa erabiltzen da 5-6.mailakoekin, eta hau oso erramita erabilgarria da irakaslearentzat.
Irakasleek Calendar erabiltzen dute zeregin guztiak jartzeko, horrela irakasle guztiek momentu horo dakite beste irakasleak non egongo diren eta zer egingo duten. Eskolak Blog bat dauka eta estatikoagoa den webgune bat ere, eta hau irakasleek kudeatzen dute.
Proiektuka lan egiten duten Alkiza eta Berroni eskolekin egiten dute elkarlana, etaproiektua beraiek adosten dituzte eta horrela hezkuntza aberasgarriagoa egitea lortzen da.
Lanak kasu erreal, praktiko eta eginkizun batekin egiten dira. Adibidez, matematiken kasuan, testulibururik ez daudenez, kasu erreal bat ematen zaie eta hori burutzeko matematiken erabilera gauzatzen da, eta horrela ikasten doaz (frontoiaren maketa, lego eta scratch,...).
Laburbilduz, praktikotasunean oinarritutako teknologien erabilpenarekin hezkuntza eraginkor, dinamiko eta ez magistral bat lortzen du Aduna Eskolak. Ikasleen parteartzea sustatzen da eta teknologiengan duten ezagutza aberatsa izatea lortzen da.
(Irudian Iñaki Pagolaren hitzaldia ikus daiteke)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina