Amando-k, joan den asteartean hitzaldi bat heman zigun Amara Berri sistemari buruz eta batez ere IKT-en inguruan.
Ezagutzen ez dutenentzat esan beharra dago Amara Berri sistema jende gehienak ezagutzen dugun eskola eredu tradizionaletik oso urruti dagoela. Bertan, proiektuka egiten da lan. Amandok, hasteko, eskolaren antolaketari buruz hitz egin zigun: ikasleek zikloka nahastutk egiten dute lan. Lan egiteko modu hau oso abersagarria da, izan ere zaharrenek txikiei irakasten bait diete beraiei beste ikasle zaharragoek irakatsi dietena.
Proiektuka lan egiteak lanak egitea esan nahi du zentzu handi batean, baina "zertarako" bat dute lanak. Haurrek egiten dituzten lan guztiak zerbaitetarako dira, eta hori horrela delako ikaslee gogo eta interes handiarekin egiten dituzte. Testu libururik ez dituzte lanak buurutzeko, baina interneten kontsultatu ditzakete behar duten informazio guztia, eta gainera liburutegira ere joan daitezke behar duten aldiro; eskola hontan liburutegia ez da giltzaz itxitako gela bat, pasilo guztiak dira liburutegi, eta nahi duten aldiro eskura dituzteliburu guztiak.
Baina, IKT-etan zentratuz, Amara Berrin irratia, telebista, pretsa eta webtxiki dituzte. Aiatutako hedabide guztiak ikasleek kudeatzen dituzte beti, eta haiek dira aurrera ateratzeko arduradunak.
Prentsan egunero ABE-a (Amara Berri Egunkaria) argitaratzen da. Ikasle batzuk dira egunkari hau antolatzen, erabakiak hartzen eta argitaratzeko arduradunak. Hau burutu ahal izateko, bilera egiten dituzte, eta irakasleen laguntzaz gauzatzen dute. 3.zikloko 4 ikasle arduratzen dira hontaz.
Irratia auzoan entzun daiteke, eta Webgunean ere publikatua izaten da. Teknikoak 2.zikloko 2 ikasle izaten dira, eta kurtso osoko ikasle guztiek urtean 2 aldiz tekniko izateko aukera dute.
Telebista ikasgela guztietan ikus daite, horrela besteen lanak ikusteko aukera dute, baita beraien lanak ikusiak izatekoa ere. Gainera Webgunean ere argitaratuak izaten dira, etxean ere gurasoekin ikusi ahal izateko. Telebistako teknikoak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira.
TxikiWeb-eko webmasterrak 3.zikloko ikasleak dira, eta bertan argazkiak publikatzen dira (plastikako lanak, mozorroak, marrazkiak,...) , bideo, albiste, lanak,... eta honek aukera ematen die etxetik beraien lanak ikusi ahal izateko.
IKT-ak txikitatik erabiltzearen metodologia honek haurrei teknologiei beldurrik ez izatea eta etorkizunean ordenagailuak erabiltzen, bideoak editatzen, prentsaren antolaketa, eta irrati zein teelbistaren antolakuntzan adituagoak izaten laguntzen die.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina